XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ezta arek ere.
Baiña aiton-amonak bai orratik.
Eta aitonak kentzen badizu ain aipatutako zure oiñordekotza ori?
Zuk nai dezunari emateko, etxea zurea al da?
Ondo zaindu al dituzu gurasoak?
Baserria oso-osorik aitonarena da, eta berak nai duenari emango dio
Ez etorri onera arrokeri oiekin.
- Ez dek nerea, baiña izango dek.
- Aitonak ori esan badu, baserria berea duen ezkero, nai duenari emango dio.
Aren esku dago zeiñi utzi.
Eroak ere badaki orrenbeste.
- Zuek ere amarekin bat egin al dezute?
- Gu ez goaz iñoren aurka edo alde.
Erteera orixe bakarra ikusten det gure baserriaren etorkizunerako: Josetxok artu duena.
Zuk, zure arrazoietan, ni naizela oiñordeko esan naiko zenduen.
Nik, berriz, emen martxa artua daukat, eta etzait ara joateko gogorik egiten.
Zure ta gure osaba-izeben lotsakizuna ere bada ori.
Josetxok ordainduko du neri ere nazka ematen didana: alako famelia azi duten aiton-amonak bakarrik, zaartuak, gaixo, utziak ikustea, eta alako baserria galtzeko zorian.
Arrazoi auek denak Josetxoren alde daude: batez ere, etxea oso-osorik aitonarena dala eta bera jasotzen duenari emateko eskubide osoa daukala.
Ni itxu-itxuan onen alde nago, eta ez iñoren aurka.
Zure ustez ni banaiz lenengo, pozik uzten diot nere oiñordekotza
- Guretzat ere ez da gaizki etorriko.
Emendik aurrera noiznai joan giñezke aiton-amonak bisitatzera.
Orain arte ez nintzan ausartzen.
Aiek an bakarrik utziak ikustea lotsagarria baizan ori.
Ez ditut ezagutzen ere.
Gu ezkondu giñanean, etziran azaldu
- Nik alegiñak egingo ditut, bada, galerazteko.
- Munduan dan astakeririk aundiena egingo dezu.
Bai seta gaiztoak artua zaudela!